XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaungoikoak agindu dauskun zorian gogoratzea be bide ona da.

Zoritxarr ez gitxik pentsatzen dabe onetan; orregaitik Jaungoikoaren aurrean ain epel eta otz egotea.

Ta negargarria au benetan.

Ainbeste urte bizi munduan; ainbeste urte Jauna otseintzen eta gogoa utsik, emaitzik gabe.

Asko pikondo ura lez.

Bai zoritxarra!.

Meza areik, jaunartza areik, agurtza areik otoi areik, ez dabe ekarri emaitzik gogoarentzat, danak utsean geratu dira, danak galdu.

Laodizeako Gotzaiari esandako itzak gogora ekarri egizuz eta bildur zaite.

Alfonso Ligorio doneak diñoana entzun: Jaungoikoagandik artzen dozuezan erruki ta deiak ez dagiela gitxitu zuen itxitasunagaitik ustea zeuen betikotasuna ona edo txarra egingo daben azken orduan.

Ta Jesukristok jarritako talanta alegia be gogoratu; artutako eskerra geldi ezin euki leiteke; emaitzak ekarri-erazo bear jakoz eta onetarako ez da bide ona epeltasuna.

Darraien oldozketak gogoan euki egizuz eta biotz-barruan sarri ausnartu.

Paulo deunak: Dei aedificatio estis.

Berak: Hora est nos de somno surgere.

Berak: Novus in Christo miles.

Berak: Dei agricultores estis.

Jesukristok: Gure bizitza irabazpide da, Simile est homini negotiatori.

Berak: Surge, Tolle grabatum tuum et uade in domum tuam.

Saulo, Jesusen ikasleak jazartzen ebillan Tarsoko Saulo.

Gaztea, argia ta adoretsua zan.

Gorrotoa eroian bere biotzean; lenbailen deuzestu nai ebazan kistar guztiak.

Asmo orrekin joian bein zaldi-ganean Damaskora.

Bidean joiala tximistak jota lurrean zan beingo baten.

Jauskeraz urdurituta non zan be ez ekian.

Ots batek esnatu eban: Surge inotsan otsak jagi adi.

Saulo jagi zan, baiña ezer ez zekusan.

Eskutik elduta beraz, Damaskora eroan eben.

Uri atan egoan bere zai Anania apaiza, berak, irikiko eutsazan begiak.

Sauloren belarrietan entzun zan ots ura epeltasunean etzunda dagoanaren biotz-barnean be entzuten da.

Ots onek diño: SURGE.

Gogoa ilten dagoan epeltasun ortatik iagi zaite, epeltasun-bizitz negargarri ori itxi egizu.

SURGE Anai: epeltasun-ogean etzunda zagoz?.

Bildur izan; lenbailen jagi zaite ta biotz osoz Jaungoikoaganatu; biotz osoz bera otseindu.

Jaungoikoari gogor ez egin; seme zarrastelaz esan: Surgam et ibo; Jagi ta ba-noake.

Eta gero: Domine ecce quam amas infirmatur.

Jauna: Zuk ain maite dozun au gerorik dago; sendatu egizu, bere biotz epela zure maitasunean berotu.

Onela egizu anai, epeltasun-bidea itxi ta Jauna biotz osoz otseindu.